HERBEREETAtik zehar nabigatzen

2010ko October 11Harlingeneko portua utzi eta Ijsselmeer eta Markermeer itsasoetatik zehar 50 itsas mila nabigatu ostean, Pakea Bizkaia Amsterdam-eko erdigunean dagoen Houthven portura heldu da, pasa den urriak 8 ostiralean.

 

Hasieran, Harlingen eta Amsterdam batzen dituen itsasoan zeharreko nabigazio lasaia izango bazen, nabigazioa larriagoa bihurtu zen, batez ere itsaso honetako sakontasun txikiagatik. Hori dela eta, egun osoan zehar, ontzilariek zundaren zain egon ziren, hau begi-bistatik galdu barik.

Ez da erraza izaten gila azpian metro erdiko sakontasuna dagoenean nabigatzea, batez ere metro erdia zerora iristen denean, noiz lasaitasuna eta zuhurtasuna mantendu behar da. Gainera ia trabesi osoan zehar izandako lainoak, ez zuen lana erraztu, ikusgaitasun ezak segurtasun falta handitzen baitu.

10 ordu egoera zail batean nabigatzeak,astiro joatera eta arduratsu izatera behartu gintuen. 3 konporta eta bi zubi zeharkatu ondoren, Amsterdam hirian porturatu zen.