ETXERAKO BIDEAN

2011ko September 5Azkenengo egunetan, ostegunean Pakea Bizkaia Azoresetatik atera zenetik, Itsaso eta haize baldintzeei esker, nabegazio eroso eta azkarra izan du eskifaiak.

Ostegunean popatik aldentzen ikusi zituzten arkipielagoko azkenengo irlak, San Jorge eta Terceira, mendebaldeko haizea eta bero asko zutelarik.

Aipatzekoa da, ostiralean iparraldetik etorritako frente hotza eta honek ekarritako euria eta ipar-mendebaldeko  30 korapilotako haizea. Egoera honi esker, belaontziak bela guztiekin nabigatu ahal izan zuen, nagusia, yanquee eta trinketa.

Larunbatean, presio altuen erdigunearen ekialdean kokatuta zeudela, berriro argitu zuen eguzkiak eta eskifaiak ipar-ekialdeko 25 korapilotako haizea izandako nabigazio egun polit batekin disfrutatu zuen. Azkenengo egunetan egindako itsasaldiak 200 itsas miliakoak izan dira egunero, eta honen ondorioz, gaur astelehena, belaontzia Galiziako kostaldearen mendebaldetik 200 miliatara dago kokatuta.

Hurrengo egunetarako eguraldi iragarpena oso onuragarria izango da, hego-mendebaldeko haizeek, Bizkaiako Golkoan egin beharreko sarrera erreztuko baitute. Iragarpena konfirmatzekotan, Pakea Bizkaia Getxoko Kirol portuan ostegunean.