QUEBECEKO ESTATUAN BARRENA

2011ko July 15Astearte goizean, PAKEA BIZKAIA belaontzia, eurite eta ipar-ekialdeko haize indartsuarekin utzi zuen Red Bayko portua, handik 30 itsas miliatara dagoen Lourdes Blanc-Sablon herriraino nabigatzeko asmoarekin.

Baina egun hartan jotzen zuen haizeak, han porturatzea ez zuenez errestuko, kapitainak aurrera jarraitzeko erabakia hartu zuen. Popako haize indartsuarekin 40 ordu nabigatu ostean, osteguneko egunsentian ailegatu zen belaontzia Quebeceko Havre- Saint- Pierre herrira. Potu hau Mingan Arkipelago Parke eta Erreserba Naturalaren barne dago, kostalde aurrean dauden beste hainbat irlarekin batera.

Ostegunean irletan zehar ibili ziren nabigatzen animaliak behatzeko asmoarekin, erreserba natural hau itsastxori, bale eta beste hainbat ugaztunentzat paradisua baita. Gauean Minganeko portura abiatu ziren, ostiralean MICSeko ikertzaileekin baitute hitzordua. Erakunde honetako biologoek zetazeoen babes lanetan eta ikerketan dihardute erreserban.