AZORE IRLERANZKO ITSASALDIAREN LEHENENGO EGUNAK

2011ko August 16Pakea Bizkaia St. John´s-etik larunbatean atera zenetik, haizea izan da itsasaldiaren protagonista Ternuako ekialdean.

Baina ez haize asko egon delako baizik eta honen faltagatik. Atlantikoaren erdian kokatutako antizikloi batek eragin du holako egoera eta ondorioz, itsasoa bareegi egon da.

Haizearen falta, tenperatura epela eta Labrador korrontearen ur hotza dela eta, larunbat eta igande osoan zehar ontzilariek bruma itxia izan dute, baina astelehen gauean belaontzia Golkoko korrontearen  ur epel eta sakonagoetan sartu den heinean, hauek desagertuz joan dira.

PAKEA BIZKAIAk daraman motorrari eta itsas haize leunari esker, nabigazioak oso onak izan dira, lehenengo 60 orduetan 400 itsas milia nabigatu dituztelarik. Hurrengo orduetan garatutako antizikloiak eta iparraldean sartuko den borraska batek hegoaldeko haizeak ekarriko dituzte. Hauek intentsitate ertainekoak izango dira eta belaontzia abiadura on batean bultzatuko dute aste bukaeran Azore irletara heldu arte.

Eguzkiari eta tenperatura epelei esker ontzilari guztiak kanpoan eman zuten atzoko eguna, hurbildu ziren izurde taldeak eta itsas txori asko behatuz eta sentsazio atseginak berreskuratuz. Mementurik ziragarriena orka talde handi bat hurbildu zenean izan zen. Metro eta erdiko hegal handia zuten arrek jakingurarekin hurbildu ziren janaria bilatzen zuten bitartean. Piloto-izurde hegaluze talde handi bat ere hurbildu zen ontzilariak agurtzera.