Narssassuaq eta Qagssiarsuk

2011ko June 27Pasa den astean Pakea Bizkaia belaontzia Nuuk utzi zuenetik, Skovfjord eta Tunugdliarfik fiordoetan barrena abiatu zen nabigatzen Narssassuaq eta Qagssiarsuk herrietarantz.

Pasa den astean Pakea Bizkaia belaontzia Nuuk utzi zuenetik, Skovfjord eta Tunugdliarfik fiordoetan barrena abiatu zen nabigatzen Narssassuaq eta Qagssiarsuk  herrietarantz. Ostiral arratsaldean popako haizea eta oso nabigazio lasaia izan ostean, Narssassuaq herrira heldu zen. Herri oso berezia da, bertan nazioarteko aieroportua baitago, eta horren ondorioz, egunero heltzen dira hainbat turista Groenlandiako hegoaldea, bere fiordo eta glaziarrak bisitatzeko asmoarekin.

Fiordoaren beste aldean Qagssiarsuk dago, herri oso ezberdina, biztanleak abeltzainak baitira eta bertoko landa berdeak ardiz beteta daude. Bertan Pakea Bizkaia taldea, Tierras Polares deritzon turismo alternatiboko enpresako langileekin elkartu egin da. Tierras polares-eko koordinatzailea den Ramon Larramendik herriko berezitasun guztiak erakutsi zizkien, bertara heldu baitzen Erik Gorria bikingoa 982. urtean, garai honetan inuitak ostera, ez ziren oraindik heldu lur hauetara.

Euskaldunon bisita zela eta, arratsaldean Tierras polares antolatutako afari berezi bat ospatu zen herriko biztanle eta langile guztiekin.

Gaur astelehena, berriro fiordoan zehar nabigatuz, Narsaq-era abiatuko dira bertan janari hornidurak jasotzeko, handik Kanadarako bidea hartuko baitute. Biharko egunean, Tierras polares-eko jendea gida moduan izanik, glaziar batetara joango dira oinez.