Red Bayeko museora bisita

2011ko July 11Red Bay gure espedizioaren helmuga garrantzitzuenetarikoa da, bertan hondoratuta baitago Euskal Herriaren historiaren parte oso importante bat.

XVI. mendean, herri hau, Atlantikoa gurutzatzen zuten euskal baleontzien helmuga printzipala izaten zen. Arrantzaleak, ipar eta hego kostaldetik etortzen ziren bale eta hauen olioaren bila, garai hartan Europako erregairik erabiliena eta beraz, altxor oso preziatua.

Hamarkadetan zehar, belaontziak udaberrian etortzen ziren, nabigazio 6 aste zailen ostean eta bost edo sei hilabeetan Badia txiki honetan ezartzen zirren baleak ehizatzeko. Olioa ateratzeko prozesua egiteko behar zuten tresneria eta baliabide guztiak ekartzen zituzten, gero berriro olioa bueltan eramateko Europa osoan saltzeko helburuarekin. Urteetan zehar, euskaldunek europear olio merkatuaren monopolioa izan zuten. Hamarkada batzuk beranduago, beraiek izango ziren holandar eta ingelesei bale ehizaren teknikak erakutsiko zizkietenak.

Red Bayen dago hondoratuta hoberen kontserbaturiko XVI.mendeko itsas ondarea, horren ondorioz Parcs Canadako arkeologoek 10 urte iraungo zuen ikerketa sakon bat hasi zuten 1978an, eta Selma Huxleyk Oñatiko artxiboetan egindako lanari esker, arrakasta handia izan zuten. Ikerketa guzti hauei esker, gaur egun badakigu lau baleontzi daudela hondoratuta ur hauetan, haien artean 1565an hondoratutako San Juan. Idatzita ez dagoen euskal historiaren pasarte garrantzitsuak ekarri dizkigu ikerketa honek. Adibidez batzutan ainguratutako 710 baleontzik pasatzen zutela hemen uda, ehiza kampaina bakoitzerako 800 arrantzale inguru etortzen zirelarik, Labrador, ternua eta Groenlandiako beste hainbat portuetan zeuden beste ehundaka arrantzaleekin batera, noski.

Ondare guzti honi buruz gehiago ezagutu ahal izateko, Pakea Bizkaiako eskifaiak Parcs Canada erakundeak red Bayn kudeatzen duen interpretazio zentroa bisitatu du. Parcs Canadak bertoko ondare cultural eta natural guztia zaindu eta kudeatzen du.

Zentro edo museo honetako langileek emandako azalpenei esker, San Juanen topaturiko hainbat aztarna ikusi ditugu. Itsasokoa denez, itsasoan jarraitu behar du baleontzia, baina arkeologoek beste hainbat gauza atera zituzten, hala nola: arropak, arpoiak, zeramikak, baita baleak ehizatzeko eta gero kostaldera arrastaka eramateko erabiltzen zuten txalupa oso berezia. Gaur egun Albaola elkarteari esker, Pasaian honen erreplika ederra ezagutu dezakegu. Etxetik ekarritako hariztaren egurraren egindako olioa garraiotzeko kupelak ikus daitezke, baita beste hiru altxor oso garrantzitsu: garai hartako harezko erloju bat, iparorratz eta astrolabioa. Hauek guztiak uraren kondizioei esker, oso ondo kontserbatuta daudelarik.

PAKEA BIZKAIAko kideak Saddle Island bisitatuko dute bihar, bere uretan dago murgilduta San Juan baleontzia eta irla gainean, balearen grasa egozteko erabiltzen zituzten labeak daude.