Elkarte eta udalekuetako 1.700 lagunetik gora ezagutu dute Pakea Bizkaia

2013ko July 24Gaur amaitu dira gizarte-hezkuntza proiektuaren Getxoko egoitzara bisitak. 400 pertsonatik gora ezagutu dute belaontzia eta hezitzaileak Lantegi Batuak elkartean eta Sukarrietako Kutxabank udalekuetan izan dira 1.300 gazte eta helduren aurrean proiektuak helburutzat duen ingurumen kontzientziazio mezua zabaltzeko.

Ekaina amaieratik Pakea Bizkaiaren egoitza elkarteen bisitak jasotzen ibili da eta horiek gaur amaitu dira. Balantzea oso baikorra da, izan ere, 1.700 pertsonatik gora izan dute kontaktua bela-nabigazioarekin, itsas-bioaniztasunarekin eta baita itsasoarekin ere.

400 lagunetik gora Pakea Bizkaiaren Kirol Portuko Getxoko egoitza ezagutu dute eta baita Antarktiar Penintsulako 65.gradura heldu ondoren apirilean bizkaitar herrira iritsitako belaontzia ere.

Hezitzaileak Lantegi Batuak- urritasunen bat duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzea eta lortzea xede duen entitatea- eta Kutxabankeko Sukarrietako udalekuetara joan dira proiektua ezagutzera emateko, besteak beste, ondorengo gaiak jorratzeko asmoz: itsas-bioaniztasuna eta kutsasura. Horietan, 1.300 gazte eta heldutik gora parte hartu dute.

Ekainaren 28tik Pakea Bizkaiaren hezitzaileak ostiralero Sukarrietara doaz, azkeneko bisita abuztuaren 2 an izango delarik. Belaontziaren patroiak uztailaren 12an horietako batetan hartu zuen parte, Urdaibaiko itsasadarrean, biosferaren erreserba dena, itsasaldia partezkatuz eskola-umeekin hezkuntza-zentroak eskuragarri dituen “Optimist” ontzi txikietan.

Pakea Bizkaiak burutzen dituen jardueren artean, hirugarren espedizioan grabatutako dokumental didaktikoaren emanaldia dago. “Galderak oso antzerakoak dira bai umeen zein helduen artean, bideoa ikusteko momentuan animalien inguruan galdetzen dute gehienbat eta belaontzian ontzibarruko bizitzari buruzkoak egiten dituzte”, dio Andrea Ruizek Pakea Bizkaiako Hezkuntza koordinatzaileak.

“Harrera izugarria izan da, erakunde guztiek errepikatu nahi dute irailera begira eta Lantegi Batuak-eko langile asko etorri barik gelditu direnez, ziur aski haientzako bisitak antolatuko ditugu”, baieztatu du Ruizek. Hortaz, datorren kurtsoan hezkuntza zentroen bisitez gain, elkarteenak ere izango dira.

Lantegi Batuakez gain, ondorengoek parte hartu dute: Caritas; Uribe Kosta, adimen urritasuna duten pertsonen alde lan egiten duen elkartea; Goiztiri, gizarte-bazterketa edo hori izateko arriskua duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, lan-ekimen ezberdinak burutzen dituen plataforma; Sahararen aldeko Getxoko eta Bilbaoko elkarteak; Berriztu hezkuntza elkartea eta Getxoko udalak eta Getxo Kirolak antolatutako udalekuak.

Atrás