Marta Duch: “Esperintzia guztiek asko aberastu gaituzte”

2013ko January 23Marta Duch Bartzelonan jaio zen eta Gironan bizi da. 38 urte ditu, nabigatzailea da eta beti izan du konpromezua eta harreman estua bela-eskoletako formazioarekin.

Marta Duch Bartzelonan jaio zen eta Gironan bizi da. 38 urte ditu, nabigatzailea da eta beti izan du konpromezua eta harreman estua bela-eskoletako formazioarekin. Marta Duch espedizioaren bigarren zatian parte hartzen ari da: Bahia Blancan ontziratu zen eta Penintsula Valdesetik pasa eta espedizioaren helmugara -Antarktiar Penintsulara- iritsi ondoren, Ushuaian jaitsiko da. Bertan, Pakea Bizkaian bizitako abentura amaituko du.

Martak gaztetatik nabigatzen du. “Optimist-ekin hasi nintzen etxe ondoan” dio, baina hau da ezaugarri hauetako zeharbide batean ontziratzen den lehenengo aldia.

Kataluniako nabigatzaile honek bere etapatik ondorengoa azpimarratzen du:
“Magallaeseko Kanalaren paisaia, Valdes Penintsulako baleak, Drakeko ozeanoaren indarra eta bortizkeria eta Antartikako berezitasuna”.

Dena berria izan da Martarentzat, bai ontzia, bai tripulazioa, bai nabigazio gunea… Nabigatzaile honek ondorengoa dio: “Esperientzia guztiek asko aberastu gaituzte, beste tripulatzaileekin elkarbizitza, zailak edota ezberdinak diren zatietan nabigatzeak, Patagonian eta Antartikan paisaiaren indarra sentitzeak, baita Valdes Penintsulan ere…”.

Espedizioaren ardatza den heziketa programa azpimarratu du, izan ere, bere ustez, “nabigatutako miliei zentzu handiagoa ematen die. Hau da, naturarekin dugun harreman zuzena dela eta, jasotzen ditugun balioak zabaldu: osasungarria den bizimodua, bioaniztasunarenganako errespetua, lurrarenganako eta bertan bizi garenonganakoa, apaltasuna, eta abar luze bat”. Marta Duchek oso garrantzitsutzat jotzen du “espedizio aurretik, bitartean eta ondoren egiten den lana, esperientzia ahalik eta jende gehienari zabaltzeko. Etxeetara urrutiko lekuak gerturatu, naturarenganako errespetuzko mezua zabaldu, geografia ezagutarazi eta urrutiko lekuetako biodibertsitatea ere”.

Abiatu aurretik esperientzia berri horrekin ilusio handia zuen, baina beldurra ere bazuela onartzen zuen. “Bai, beldur naiz. Draken nabigatzeak errespetua ematen dit, Hornos Lurmuturretik gertu eta belaontzi batean bi hilabetez beste tripulatzaileekin elkarbizitzea ere kontutan hartzeko zerbait ere bada”.

Atrás