Bizkaiako Zubia Maratoia

2012ko March 22Javier Conde eta Jon Salvador korrikalariak erronka bat bete zuten joan den larubatean, martxoak 17, maratoi berri bat amaitzerakoan Bizkaiko Zubiko pasarelatik, Bilboko errekatik 45 metroko altuerara.

Bi kirolariak 3 ordu, 34 minutu eta 13 segundu egon ziren korrikan, hasieran pentsatutako marka baino hobea, 4 ordutan iragarrita baitzegoen.

Pakea Bizkaia bere laguntza eskeini nahi izan du eta horregatik 12.00ak inguru, Unai Basurko belautziarekin pasa zen zubi azpitik kirolariak agurtzeko, hauek agurra bueltatu zioten pozik, baina erritmoa jaitsi gabe.

Erronka hau Maratoi solidarioen elkartearen proiektuaren barnean egin da. Honen helburua errekurtso ekonomikoak jasotzea da, kontinente ezberdinetan hainbat gizarte ekintza aurrera eraman ahal izateko.