Euskaldunak Placentian

2011ko August 8Ostiralean, Placentian XVI. eta XVII. mendeetan egondako frantzes eta ingelesei buruz ikerketak egiten ari diren arkeologoek, Placentiako historiari buruzko gidatutako bisita bat eskeini zieten ontzilariei.

XVI. mende hasieran, makailaoa arrantzatzera etorri ziren euskaldunak, hona etorritako lehenengo europearrak izan ziren. Mende osoan zehar, ia urtero etortzen ziren udaberrian arrantzatzeko eta gero makailaoa hondartzan zikatzeko etxera bueltatu baino lehen. Hamarkadetan zehar, irla honetako Mikmak eta Beotuk indiarrekin batera bizi izan ziren.

Urte asko pasa ostean, XVII. mende hasieran, frantzesak heldu ziren helburu berdinarekin. Hamarkada batzuen ostean frantzesek euskaldunak kanporatu zituzten, besteak urte osoan zehar hemen egoten ziren bitartean, euskaldunak neguan etxera bueltatzen baitziren. Hala izanda, frantzesek etxeak eta fortifikazioak eraiki zituzten eta urte batzuk geroago ingelesak ere, babestutako badia oparo honetaz  jabetu nahi izan ziren. Honen ondorioz, liskarrak izaten hasi ziren eta hamarkada batzuen ostean, ingelesak lur hauek beraientzat hartu zituzten frantsesak betirako kanporatuz.

Herri honen izenaren jatorria gure Plentziako herrian egon liteke, lehenengo heldu ziren euskaldunak, Euskal Herriko badiarekin antza handia ikusi baitzuten.

Ontzilariek Parcs Canadak kudeatzen duen Casttle Hill Interpretazio Zentrua bisitatu zuten. Bertan XVI. mendean franzesek eta ingelesek eraikitako fortifikazioak ikusi ahal zituzten.

Placentiako herriaren historiari buruz gehiago ezaguti nahi izatekotan hurrengo web orrialdeak kontsulta ditzakezu:

www.placentiahistory.ca

www.pc.gc.ca