Pakea Bizkaiako tripulatzaileak grabaketa estudiora doaz

2013ko November 28Antartikara egindako espedizioaren dokumentala.

Antartikara egindako espedizioaren dokumentala aurrera doa, “BSK Proyectos Creativos” ekoizpen-enpresatzat duelarik. Juanfe Garces eta Iker Basurko dira zuzendariak eta Maider Egües gidoilaria. Lan gogorra egin dute eta ordu asko eman dituzte tripulazioak ekarritako material ugaria ikuskatzen. Orain jada, irudiak aurreaukeratuak daude eta gidoia itxita.

Horrela, aste honetan Zarautzeko Noisestudioan audio-grabazioak hasi dira. Gaur goizean Gonzalo Terceño, Ekaitz Rivas, Toni Fiol eta Danel Gomendiourrutiaren txanda izan da. Tripulatzaile guztiek dute esateko zerbait… Ikusminez itxarongo dugu dokumentalaren estreinaldi arte!

Atrás