Alkortaren eta Etxeberriaren lagunek ongintzazko partidua jokatuko dute

2013ko December 4Unai Basurko Alkortaren taldean izango da.

Datorren 2014ko urtarrilaren 3an, arratsaldeko 18.00etatik aurrera, Miribillako kiroldegian Rafa Alkorta eta Joseba Etxeberriaren lagunen arteko ongintzazko areto-futbol partidua jolastuko da. Alkortaren lagunen artean Unai Basurko izango da. Caritas Bizkaiak bultzatzen dituen haur-programen aldeko partidua izango da hau.

Sarreren prezioa euro batekoa da eta abenduaren 10etik aurrera erosi daitezke Bilbo Kirolakeko kiroldegietan eta Caritasen bulegoetan.

Horrez gain, “ilara 0” bat egongo da ekitaldira joango ez diren pertsonek ekimenaren alde ekonomikoki egin dezaten ondorengo kontu korrontearen bidez: 2095 0119 96 3800121037

Partiduaren egun berean itsulapikoak jarriko dira pabiloilean eta baita bilketa-gune bat, bertan eskola-materiala eta joko didaktikoak uzteko.

Argazkia: Artxiboa. Ereagako hondartzaren garbiketa.

Atrás