Ternuako hegoaldean dagoen St. Pierrera heldu da PAKEA BIZKAIA

2011ko August 1PAKEA BIZKAIAk hiru egun eta erdi behar izan ditu Quebeceko Rimouski eta Frantzia estatuko St. Pierre et Miquelon portuen arteko 550 itsas miliak betetzeko.

 Eguraldia nahiko konplikatua izan da azkenengo egunetan. Hegoaldeko 25 korapilotako haize indartsua, euri-jasak, lainoa eta Itsaso kaxkarrak nabigazioa konplikatu dute.

Amaitzar zegoen frente ahul batek sortu du egoera hau eta ondorioz PAKEA BIZKAIA haizearen kontra nabigatu behar izan du, bela nagusia txikituta eta brankako trinketarekin. Azkenengo egunean, haizea iparralderuntz joan da eta honi esker belaontziak aurrera jarraitu du itsasoa baretu den heinean.

Asteleheneko gaueko ordubietan PAKEA BIZKAIA St. Pierreko portu aurrean aingura bota du, porturatzeko leku baten zain. Argitu denean, eskifaiak belaontzia portuan lotu du.