Itsas Ekimena

2011ko March 21Gaur goizean aurkeztu da Getxoko kultur etxean "Itsas Ekimena", datorren ostiral eta larunbatean ospatuko dena.

Getxoko Udaletxea, SURFRIDER FOUNDA TION Europa eta MAREFONDUMen elkarlanari esker, PAKEA BIZKAIAk hurrengo ostirala eta larunbatean Ereaga hondartzaren garbiketa ekitaldi batzuk antolatu ditu, aldi berean, Europa osoan beste hainbat ekitaldi antolatuko direlarik.

PAKEA BIZKAIAn hiritarrak kontzientziako helburuarekin urtero antolatuko dugun ekintza bat izango da, oso beharrezkoa baita gure hondartzak eta kostaldeak zaintzea. Horegaitik partehartzaileen erreflexioa bilatuko dugu, zaborren jatorria eta hauen murrizketari buruz hausnarketa eginez.

Goizeko hamarretan hasiko den ostiraleko jardueran Getxoko eskola batzuetako ikasleak parte hartuko dute, Europa, Zabala eta Aixerrota hain zuzen ere. Zabor bilketa ondoren, hauen jatorriari buruzko sentsibilizazio hitzaldi bat egingo da, Itsaso eta ozeanoen kutsaketari kontra egiteko asmoz. Jarduera hamambietan bukatuko da.

PAKEA BIZKAIAN antolatzen ditugun jarduerak ez dira soilik ikasleentzako, horregaitik larunbateko ekintzan parte hartu nahi duten guztientzako egongo da zuzendua.

Jarduera hamaiketan hasiko da, eta bolondresak hondartzan zaborrak biltzen dituzten bitartean, urpekariak egongo dira hondoan eta piraguak ur gainazalean CABO BILLANO eta RKAbenturari esker. Gainera zaborrak berriro nola erabiltzeko ikasteko taller bat egongo. Ekintza osoa ordu baterditan bukatuko da.