Montevideoko intendenta tripulatzaileekin izango da

2013ko February 18Durangotik espreski ekarritako Mikeldia emango dio Pakea Bizkaiako patroiak Ana Oliverari, bi herrien arteko harremanak estutzeko.

Otsailaren 15 (ostirala) goizeko 10.00etan, 9 egun nabigatzen ibili ostean, Pakea Bizkaia Montevideoko portu komertzialera iritsi zen. Haize Hegoa Euskal Etxeko euskal diasporarekin harremanetan egon eta gero, Unai Basurkok hiriko intendetari Durangotik ekarritako Mikeldia emango dio. Bizkaiako herrian jaio zen Montevideoko fundatzailea. Harrera 16.00etan izango da gaur Montevideoko Intendentzian. Gero, Pakea Bizkaiako kapitainak proiektuari eta espedizioei buruzko hitzaldia emango du.

Bihar ate-irekien eguna burutuko da eta bertan hiritarrek Pakea Bizkaiako tripulatzaileek bizi dituzten esperientziak ezagutzeko aukera izango dute, eta baita belaontzia ere (11:30-13:30/17:30-19:30).

Haize Hegoa Euskal Etxea

Ostiralean Haize Hegoa Euskal Etxeko zenbait kidek Pakea Bizkaiako tripulatzaileei harrera egin zieten portuan. Eusko Indarra dantza taldeko kideek ere tripulatzaileei ohorezko agurra dantzatu zieten. Hilabetetan zehar, bi proiektuetako koordinatzaileak harremanetan izan dira jardunaldi ezberdinak antolatzeko.

Asteburuan zehar, Euskal Etxeko zenbait kidek Montevideoko hiria erakutsi diete, bertako historia ezagutzera emanez. Larunbat gauean, tripulazioa eta euskaldun jatorria duten uruguaitarrak elkarrekin afaldu zuten.
Atzo, tripulazioa Atlantikoa zeharkatzeko prestakizunekin hasi zen.

Ushuaia-Montevideo zeharkaldia
Tripulazio berria Ushuaian igo zen. Nahiz eta baldintzak zailak izan diren, itsasoak eskaini dizkien aukerekin asko ikasi dute. Zeharbidea Beagle Kanaletik hasi zen mendebaldeko 40 korapiloko haizeekin. Behin Atlantikoan zeudela, iparraldeko haize bortitzek zeharbidea zaildu zuten eta tripulazioa oso erosoa ez zen nabigaziora egokitu zen. Azken egunetan, ekialdeko haizeek milia askotako itsasaldiak egiteko aukera eman zieten, iparralderantz joanez gelditu gabe. Ekialdeko haizeak iparekialdekoa zenean ere Río de la Platatik nabigatzen lagundu zien Montevideora sartu ziren arte.

Argazki gehiago: Ushuaia-Montevideo zeharkaldia. Haize Hegoa Euskal Etxeko harrera.

Atrás