Tripulazioak Ekuatorearen zeharkatzea ospatu du

2012ko November 7Azken egunetako haizeek, belaontziari hegoalderantz joaten laguntzen diote abiadura handian.

Ekuatorea eguneko lehen orduetan zeharkatu ondoren, tripulazioak eguzkiak gogor jotzen ez zuenean, arratsalde aldera, ospatu zuen momentu hori bizkarrean. Tripulatzaileek ontzian dauden errekurtso bakanak erabili zituzen pirataz mozorrotzeko, eta nahiz eta baliabide asko ez izan, guztiek beren kreatibitatea azaldu zuten. Gainera, eskaintza bezala tripulatzaile batzuk ilea moztea erabaki zuten, gertaera sinboliko hori azpimarratuz.

Azken egunetako 21 korapiloko haizeek, belaontziari hegoalderantz joaten laguntzen diote abiadura handian. Atzokoa, orain arteko milia gehieneko singladura izan zen, 24 ordutan 210 milia egin zituzten eta. Haize iragarpenak berdin mantenduko dira datozen egunetan, beraz, hurrengo egunetan posible da singladurako milia gehiago egitea.

Argazkiak.

Atrás