Pakea Getxo Bela Eskolak “Itsas Txiki Pakea” aisialdi jarduerak antolatu ditu eskola-oporraldietan

2014ko June 4 7 eta 16 urte-bitarteko haur eta gazteentzat. Ekainaren 23tik uztaila amaiera arte, eskolak zerbitzu hori eskainiko du 15:30etatik 19:30etara astelehenetik ostiralera. Asteko eta pertsonako prezioa 125 eurokoa izango da.

Unai Basurko nabigatzailea buru duen Pakea Getxo Bela Eskolak udako eskola-oporretarako “Itsas Txiki Pakea” aisialdi jarduerak antolatu ditu 7 eta 16 urte-bitarteko haur eta gazteentzat. Ekainaren 23tik uztaila amaiera arte, eskolak zerbitzu hori eskainiko du 15:30etatik 19:30etara astelehenetik ostiralera. Asteko eta pertsonako prezioa 125 eurokoa izango da.

Nahiz eta oinarrizko jarduera bela nabigazioa izan, stand up paddle-ak ere bere lekua izango du, hala nola jolasek edota didaktika-bideoen emanaldiek. Unai Basurkok Velux 5 Oceans eta Vendée Globe Mundu Bira Estropadatan parte hartu zuen Open 60 ontzira bisita egingo da ere. Monitoreek zuzendutako jarduera horien bidez, Pakea taldeak defendatzen dituen balioak landuko dira haur eta gazteekin, hala nola, Ozeanoekiko eta Planetarekiko errespetua, ingurumen kontzientziazioa, talde-lanaren garrantzia, esfortzua, etab.

Bestalde, udan zehar adin guztientzat Pakea Getxo Bela Eskolak bela ikastaroak eskainiko ditu goizetan eta asteburuetan.

Izena-eman eta informazio gehiago jasotzeko:
Pakea Getxo Bela Eskola. Muelle Arriluzea z/g.Bela Pabiloila. Getxo.
E-mail: info@pakeagetxobelaeskola.com. Tel. 94 49 135 96/94 491 66 32

Atrás