Kepa Aceroren olatu antartikoa ez da azaldu

2013ko January 28Freesurflariaren esplozarioa ez da arrakastatsua izan, baina poz-pozik dago bizitako esperientziarekin. Asteburu honetan Pakea Bizkaiaren tripulazioak eta Acerok bizkaitarraren olatua bilatzeko azken saiakera egin zuten.

Pakea Bizkaia Antartikako helmugara iritsi eta bueltako nabigazioarekin hasi ondoren, iparralderantz abiatu zen ostiral gauean Baja Irlarantz. Goizean-goiz olatuak egon zitezkeen leku batetan kokatzea zuten helburutzat eta baldintzak aldeakoak baziren, Kepa Acerok surfa egitea.

Zoritxarrez, itsasoa eta olatuak ez zituen aldeko izan, eta hegomendebaldeko haize indartsuak surfa praktikatzea ezinezko egin zuen, izan ere, arriskutsua zen bai ontziarentzat eta bai surflariarentzat ere. Bilera bat egin eta Unai Basurko kapitainak meteorologia aztertu ondoren, tripulazioak Hornos Lurmuturrerako nabigazioari ekiteko erabakia hartu zuen. Hortaz, printzipioz, Ushuaiara ostegun honetan iritsiko dira. “Agian, pena bakarrarekin itzultzen gara eta hori Kepa Acero surfa egin zezan egun aproposak ez aurkitu izana da. Hala ere, biak ondo dakigu itsasoa apetatsua dela eta agian, ezaugarri hori da, itsasoa maitaraztea eragiten diguna. Bestalde, Kepa bilaketari eta abenturari balio handia ematen dion persona da, topaketari bezainbeste edo gehiago”, dio Pakea Bizkaiako patroiak.

Pakea Bizkaia eta freesurflaria olatu antartikoak bilatzea zenbaitetan atera dira. Deception Irlan ere egin zuten, adibidez, baina oraingoan bezalaxe, baldintza meteorologikoak eta itsasoaren egoera ez ziren aldekoak izan. Pakea Bizkaia bere gizarte-hezkuntza proiektuan dago kontzentratuta eta espedizioarekin aurrera jarraitu behar du, horregatik asteburu hontakoa izan da olatu antartikoa bilatzeko azken saiakera. Etxera iritsi aurretik, portu ezberdinetara eramango ditu nabigazioak. Horrela, Montevideo bisitatuko dute eta bertako autoritateei Durangoko Udalak emandako plaka bat emango diete bi herrien arteko gerturatzea gauzatzeko helburuarekin, izan ere, Bruno Mauricio de Zabala durangotarra izan zen Montevideoko fundatzailea.

Acerok ezin izan du olatu antartikoa surfeatu, baina ur hotzean (2-3 gradu 0 azpitik) bainatu da, neoprenozko bi jantzi soinean zituela, pinguinoekin batera. Momentu hori bideoan dago grabatuta. “Ez da zorterik izan, baina esperientzia ahazteniza izan da. Poz-pozik nago”, dio Acerok. Bizkaitarra ontzitik Ushuaian jaitsiko da eta bere proiektuekin jarraituko du.

Horren aurretik, tripulazioak mendebaldeko 40 korapiloko haizeak ekarriko dituen 967 milibaretako ekaitz bati aurre egin beharko dio. Horregatik, larunbat eta igandean zehar mendebalde-iparmendebalde norabidean nabigatu behar izan zuten. Horrela, behin fronteak gainditzen dituela, Hornos Lurmuturrerantz ababorrera jarrita nabigatuko dute.

Igandean tripulatzaileek 67 gradu 15 minutu mendebaldeko longitudea igaro zuten. Bertan, Hornos Lurmutur ezaguna dago. Nahiz eta oraindik hegoaldeko 62 latitudean egon, eta ondorioz lurmuturra bistan ez izan, eskuineko belarrian belarritako bat janzteko eskubide historikoa irabazi dute, ekialdetik mendebalderantz nabigatu baitute. Astelehen honetan abiadura handian iparralderantz doaz, eta ondorioz, Hornos Lurmuturrera astearte arratsaldean iristea dute aurreikusia. Pixkanaka-pixkanaka ontzian tenperatura igotzen doa, jada 4 gradu dituzte eta gaur astelehena, konbergentzia gunea igarotzea espero dute.

Atrás