AGURRIK beroena

2010ko August 3Ostiral honetan, abuztuak sei, Pakea Bizkaia, Unai Basurkogatik zuzendua, Irlandara joango da abentura berri bati hasiera emateko.

Proiektu soziohezitzailea da eta beste helburu batzuen artean, ingurugiroaren zainketaren sustapena, jokaera jasangarri bat ezartzea gure gizartean eta Bizkaia munduari zabaltzea eta mundua Bizkaira zabaltzea da.

Kurtsoan zehar eskolako umeekin egingo dugu lan, haiek izan daitezen beren gurasoen irakasle, eta ikas dezaten gure lurraren zainketaren garrantzia eta gutako bakoitzak gure etxeetan zer egin dezakegun.

Beharrezko materiala lortzeko eta mundu osoko kulturak ongi erakusteko urtero espedizio luze bat egingo dugu, eta lehenengoa orain hasiko da.

Horregatik gonbidatzen zituztegu denok, txikiak eta nagusiak, ostiral honetan Bilboko Itsas museora etor zaitezten. Ontzia goizeko 12.00etan irtengo da, guztiok agur esan diezaiegun Una eta talde osoari eta zuen animo mezuak emateko aukera izan dezazuen.

Anima zaitez!