PETRA EKAITZA GETXOKO KIROL PORTURA AILEGATU ZEN ATZO

2012ko April 26Asteazkenean hego-mendebaldeko haize bortitzak Getxoko Kirol portua astindu zuten.

50 korapilotako haizeak ekarri zituen Petra izeneko ekaitzak, Getxon lotutako itsasontziak astindu zituen, haien artean, Pakea Bizkaia. Gure belaontziak portuan duen lekua dela eta, haizeak badia barruan sortutako olatuak jasan behar izan ditu.

Pakea Bizkaia taldeak holako egoeratan beharrezkoak diren neurriak hartu zituen, hala nola amarra gehiago edota kroskorra babesteko defentsak jarri.

Holako haize ekaitz indartsuak bitxiak izaten dira, presio baxuak atmosferaren alde sakonetan kokatzen baitira, era arin batean sakonago kokatzen direlarik. Horregatik presio atmosferikoa bat-batean jaisten da eta haizeak bortitzak bihurtzen dira.

Eguna aurrera joan ahala haizea lasaituz joan zen .