Kepa Acero “2012. Urteko Abenturazale” izan da aukeratua

2013ko January 24“2012. Urteko Abenturazale” bezala izan da aukeratua 14.193 botorekin. "Oso pozik nago. Harrotasunez hartzeko modukoa da, ez nuen espero bertan parte hartzen zuten pertsonak kontutan izanik", esan du surflariak.

Kepa Acero “2012. Urteko Abenturazale” bezala izan da aukeratua 14.193 botorekin. Epic TV telebista kateak antolatzen duen saria da hori eta komunikabidea snowboard, surf, eskalada eta mendi-bizikleta bezalako abentura eta kiroletan oinarritzen da. Bizkaitarra planetako urrutiko puntuetan egin du surfa eta arrazoi horregatik izan zen aukeratua sari horietan parte hartzeko.

Jendeak bozka egiteko epea gaur, urtarrilak 24 osteguna, amaitu da eta Acero, irabazle suertatu denez, 5.000€ saria jasoko du bere hurrengo proiekturako. Gaur arte, interesa izan dutenek egunero beren abenturazale gogokoenagatik egunean behin bozkatzeko aukera izan dute. Freesurflariak beste 11 abenturazaleekin lehian ibili da. Horien artean, Felix Baumgartner. Hiru errekor historiko hautsi zituen estratosferara globo tripulatuan igotzerakoan eta paraxutakin erorketa librean botatzerakoan.

Acerori, Gary Connery britainarrak jarraitu dio bigarren postuan. Horrek 7.804 boto jaso ditu eta hirugarrenean, Kyle Dempster 4.860 botorekin. Conneryk 730 metrotik lehenengo saltoa eman du erorketa librean paraxut gabe. Bere aldetik, Dempsterrek K7ren ekialdeko aldera lehenengo igoera egin du.
Kepa Acero bere “5 olatu, 5 itsaso” proiektuarekin -2010.urtean jaio zen- Espainiatik Namibiara joan zen, Txilen, Australian eta Indonesian geldituz. 2011.urtea “Azken muga” izeneko proiektuan eman zuen batik bat. Alaskan, Perun eta Patagonian egin du surfa eta bere bidaiak kamaraz grabatu ditu bisitatu dituen lekuak eta kulturak jasoz.

2012.urtea abenturazaleagoa izan da surflariarentzat. “5 itsaso” proiektuan kontzentratua dago eta horretan surflariak inoiz surfeatu ez diren olatuen bila dabil. Orain Antartikan dago Pakea Bizkaia belaontziaren espedizioarekin olatu bila. Hori Unai Basurko nabigatzaile profesionala du burutzat. Acero espedizioarekin bat egin zuen Ushuaian. Bestalde, Pakea Bizkaia, nabigatzailea buru duen gizarte hezkuntza-proiektuaren barne kokatzen den hirugarren espedizioa burutzen ari da.

Atrás