Kantauri Meeting

2011ko October 17Larunbat goizean Unai Basurkok, Pakea Bizkaia proiektuari buruzko hitzaldi bat eskeini zuen Marefondum Elkarteak antolatutako KANTAURI MEETING jardunaldietan, non bi egunetan zehar gure Itsaso eta hauen bioaniztadunari buruzko hausnarketak egin ziren.

Larunbat goizeko lehenengo saioan, Arturo Boyra ozeanografoak, Kanariar irletan ematen den urpekaritza jarduerei buruz jardun zen. Arturok zientzia, hezkuntza, turismoa eta dibulgazioa aipatzeaz gain, lau kontzeptuen arteko harremanaren garrantzia aipatu zuen. Kanariar irletan zientzia eta turismo arloetan, eredu hau jarraitzen saiatzen ari baitira azkenengo urteetan, turismo eredu ezberdin bat sustatuz.

Hitzaldi honen ostean, Unai Basurkok Pakea Bizkaia proiektu berria aurkezteaz gain, aurten burututako espedizioan zehar bisitatuko herrialde eta bizitako esperientzien laburpena egin zuen. Gainera, Ipar Lurmuturreko eta aurtengo espedizioaren irudi batzu proiektatu ziren.

Bi hitzaldien ostean, jardunaldietara hurbildu zen jendea galderak egin ahal izan zizkioten Arturo eta Unairi.