Juan Mendizabal: “Aro-digitala dela eta, moldatu egin ginen, lan egiteko era aldatuz”

2013ko March 20Juan Mendizabal, Foto Ikatzeko zuzendari orokorra.

Foto Ikatz taldeak 30 urtetik gorako ibilbidea du eta kopuruari dagokionez, Espainiako bigarren argazki-talde katea da. Nola hasi zuen Foto Ikatzek bere ibilbidea?
Foto Ikatz 1979.urtean hasi zen denda txiki batekin. Hasieratik kideok zabaltzeko ideia asko genituen eta hori lortzeko gauzak ondo egin behar genituela pentsatu genuen. Foto Ikatz sortu zenetik, krisi asko pasa ditugu, gauza onak eta txarrak, baina beti izan dugu ezinegona eta gauzak ondo egiteko nahia.

Argazki-denda asko desagertu dira aro-digitala iritsi ostean. Nola egin diozue aurre horri zuek?
Egia da, 2004.urtean zeuden denden bi herenak desagertu dira ez baitute jakin nola egokitu aro digitalera. 2004 eta 2005.urtetik aurrera negozio honetan etorkizuna zegoela argi izan genuen eta moldatzea erabaki genuen. Lan egiteko era eta ezarritako ideiak aldatu genituen. Lehenengo, hausnarketa estrategikoa egin genuen eta produktuak aldatzen hasi ginen, produktu berriak txertatuz. Hoffman albuma sartzen lehenengoak izan ginen eta Hoffmanen bezero nagusiak gara gure webgunearen bitartez www.ikatz.es. Gero, denden formatoa aldatzen hasi ginen eta online salmentari garrantzi handia eman genion.

Foto Ikatz liderra da berrikuntzan eta sektore zerbitzuetan. Zein zerbitzu eskaintzen dituzue argazkien errebelatuaz gain?
Ohiko dendetatik ezberdinentzeko gure denden itxura aldatzen saiatu gara, bai denda fisikoetan eta bai online dendetan. Dena dekoratu dugu berriro, diseinu moderno eta gaztea erabiliz. Denda horietan, produktu berriak jarri ditugu, hala nola, album digitalak, argazki-dekorazioa, pertsonalizazioa eta kopistegia. Tecnaliarekin dugun akordioa ere garrantzitsua da, izan ere, geure teknologi-kidea bilakatu da eta horien bitartez, produktu berriak sortzen ditugu, horietako asko, aplikazio mugikorretara zuzenduak.

Zein balio partekatzen ditu Foto Ikatzek Pakea Bizkaia gizarte hezkuntza-proiektuarekin?
Lehenengo puntua abentura da. Pakea Bizkaiak eta Unai Basurkok Ikatzentzat beti presente egon den osagarri hori dute. Alde batetik, espedizioak eta munduan zehar belan nabigatzea dago eta bestetik, erronkaz beterik dagoen enpresa sortzea. Bigarren puntua, heziketa da. Pakeak hezkuntzari arreta berezia eskaintzen dio, ezarriak dauden portaerak aldatzeko. Guk jendeak argazkilaritzari filosofia berriarekin so egitea nahi dugu kurtsoen, webgune eta dendetako aholkuen bitartez espazio berriak nahiz argazkiak egiterako garaian formato berriak egoteko.

Hirugarren etapan, Foto Ikatzeko Valentin Basañez da espedizioaren argazkilaria. Enpresarentzat erronka bat al da?
Noski, oso arro gaude Ikatzeko kideetako bat espedizioan parte hartzen ari delako, izan ere, nola edo hala, urtetan zehar Foto Ikatzen ibilbideari balioa ematen baitio.

Atrás