Jon Bengoetxea: “K35en sentimendua duten proiektuetan sinisten dugu eta Pakea Bizkaiak sentimendu handia du”.

2013ko February 1Jon Bengoetxea K35 enpresako gerentearekin solasean ibili gara. Enpresa eta erakundeei zerbitzu informatikoetan ikuspuntu berritzailea ematea genuen bokaziotzat K35ek.

Nola eta noiz jaio zen K35?
K35 2004.urtean jaio zen eta bi fundatzaile izan zituen. Batik bat, enpresa eta erakundeei zerbitzu informatikoetan ikuspuntu berritzailea ematea genuen bokaziotzat.

K35 Pakea Bizkaia gizarte-hezkuntza proiektuaren babeslea da. Zein zerbitzu eskaintzen du hirugarren espedizioan?
Hasieratik, erronka ondorengo moduan bideratu dugu: nazioarteko prozesuan dauden enpresak egin dezaketena ikuskatzen laguntzea eta animatzea. K35ren teknologia eta ezagutzari esker,Antartikan dagoen ontzi bat enpresa bateko beste ordezkaritza bat izan badaiteke eta tokiko bulego bat izango balitz bezala lan egin badezake, zer ezin du egin muturreko baldintza eskasagoak dituen bestelako enpresa batek?

Pakea Bizkaiari dagokionez, alde batetik, proiektua bere osotasunean teknologikoki profesionalitzatzeko aholkularitza ematea izan da eta bestalde, proiektuaren azpiegitura teknologikoak gaur egungo egoerara berrituz garatu ditugu. Batik bat, Cloud Computing teknologia profesional berriekin. Horrela, proiektuko partaide guztiak, nahiz eta leku ezberdinetan egon, informazioa partekatzen dute eta eskuragarri dute muga geografikorik gabe eta denbora errealean . Bestalde, teknologia espezifikoa aztertu egiten da eta kasuan kasuko egokitu. Ontzian, adibidez, muturreko baldintzetara. Horregatik, Wifi sistema guztia, Backpus, portatilak, komunikazioak, etab. diseinuzkoak dira eta fabrikazio berezia dute eguraldi txarra, salitrea, muturreko tenperaturak, kolpeak, etab., jasateko. Beti ere, helburutzat teknologia laguntzaile izatea da eta ez arazo bat.

Zuen esaldietako bat, teknologiak zure negozioa hobetzen duela da. Zer da K35ek negozioei eskaintzen diena?
K35ek berrikuntza eskaintzen du. Talentua eta erakunde baten berrikuntza beren informazio sisteman islatzeko gai gara. Negozio bat hobetzeko modurik hoberenetarikoa dela uste dugu.

Zein da zuen ikuspegia lana egiterako garaian?
Sistema bat dugu, erakunde baten garapen egokia eta berrikuntza teknologikoa ziurtatzen duen prozesua dugu. Prozesua zirkularra da eta hiru ardatzetan oinarritzen da: aurkitu, eraiki eta kudeatu. Ez gara produktuetan oinarritzen, izan ere, berrikuntza bestelako bideetatik iritsi daiteke. Asko lantzen duguna da nora iritsi nahi duzun eta gero, nola eta produktuekin jartzen gara. Gure arloan, ikastea ikasten garrantzitsua dela dugu argi. Dakizuna ez du garrantzirik, baizik ikasteko duzun gaitasuna eta gauza berriak egitekoa gaitasuna. Guk horrela egiten dugu lan eta horregatik gara baliozkoak dure bezeroentzat.

Zein balio partekatzen dituzue Pakea Bizkaia gizarte-hezkuntza proiketuarekin?
Pakea Bizkaia bezalako proiektuek K35 bezalako enpresa baten barru eta espirituarekin konektatzen dute. Guretzako eta gure ingurukoentzat zentzua dituzten gauzak egin nahi ditugu. Ez dugu ospetsuak izan nahi, baliogarriak baizik, Pakea Bizkaiak bezalaxe jende askorentzat erabilgarriak diren erronkak landuz eta gauza berriak aurkituz, emozio positiboei, balioei, kulturari eta ezagupenei dagokienez. Oharkabean ezin da pasa eta K35ek beti bat egingo du horrekin eta horretan laguntzeko prest egongo gara.K35en sentimendua duten proiektuetan sinisten dugu eta Pakea Bizkaiak sentimendu handia dauka.

Atrás