Javier Diez: “Cabo Verden ezberdintasun kulturala dela eta, etxetik urrutien sentitu naizen lekua izan da eta jakin-min gehiena sorrarazi didana”

2012ko November 26Javier Diez, bilbaíno de 34 años, vive en Balmaseda. Durante la primera etapa de la expedición ha sido el encargado de grabar todo el material audiovisual que se ha visto hasta ahora y que después, se editará para realizar el documental de la tercera expedición del Pakea Bizkaia.

Zein da zure eginkizun nagusia Pakea Bizkaian?
Kamaretaz arduratzen naiz, bideoan grabatzeaz. Dokumentalaren gidoia jarraituz grabatzen dut, ontziko bizitzan funtsezkoak diren gauzak grabatuz eta nabigazioaren egitekoak, hala nola biologoen ikasketak, besteak beste. Jendeak espedizioaren ikuspen pertsonala ematen dituen uneak grabatzen ditugu ere. Irudi guztiak antolatzen ditut ere, gero dokumentalaren ekoizlariei lana errazteko.

Nola sentitu zinen abentura honetan parte hartzeko aukeragatik?
Zorte handia izan dudala sentitzen dut, nabigatzeko oso aukera ona baita, ondo egindako nabigazio bat ikusteko aukera. Bestalde, espedizioan zehar argazkirik onenak ateratzea erronka bat da niretzat.

Orain arte, bidai honengandik espero zenuena betetzen ari al da?

Belan nabigatzearen inguruan ahal nuen guztia ikasteko intentzioarekin etorri nintzen, eta ontzian pasatako denbora guztia, hala nola, itsasoko baldintza ezberdinek, klimatologiak eta tripulazioaren ezagupenak, ikasteko aukerak anitzak izatea ekarri dute.

Orain arte bizitako momentu bat aukeratu beharko bazenu, zein izango litzateke?
Bi dira agian niretzat interesgarrienak izan diren momentuak. Lehenengoa, irteera izan zen. Hori ez nuen guztiz bizi, atera aurreko unea iritsi arte. Agian asko maite ditudan pertsonak zeudelako eta espero ez nituen eta oso onak diren lagun asko zeudelako, niretzako bidaiko momenturik biziena izan da. Cabo Verdeko egonaldian oso ondo pasa nuen, izan ere, ezberdintasun kulturala dela eta, etxetik urrutien sentitu naizen lekua izan da eta jakin-min gehiena sorrarazi didana.

Antartikara joan aurretik nabigatu al zenuen lehenago?
Oso gutxi, estropadaren bat gertu dauden portuetan Getxo, Castro edo pixka bat luzeago den astebeteko nabigazioren bat Mallorkan. Hori guztia aurretik, nabigazio esperientzia berezi bat izan nuen. Bilbo-Posmount ferrian lan egin nuen. Espazioa ezberdina da, izan ere, hura ontzi bat zen. Bitxia iruditu zitzaidan eta oso polita, itsaso erdian egoteagatik lurra ikusi gabe. Urteak pasa ziren eta hazia hazten joan zen, itsas mundura gehiago gertuaraziz.

Zer da Pakea Bizkaia proiektuarengandik erakartzen zaituena?
Lan oso polita iruditzen zait. Gazteenei ontzia eta itsasoa erakusten zaie, besteak beste. Bisita horiek urrats bat izan daitezke, gero haurrak hazten direnean, itsasora, itsasertzera edo belara gerturatzeko.

Javier Diez

Atrás