Pakea Bizkaiari agur esatera joateko gonbidapena

2012ko October 3Igandean Antartikarantz.

Datorren igandean, urriaren 7an, sei hilabete hartuko dituen espedizioan abiatuko gara Bilboko Itsasadarra Itsas Museotik. Antartikara joango gara oraingo honetan eta 14.000 milia baino gehiago nabigatuko ditugu.

Agurraren emozioa zuek guztiekin partekatzea eta zuen irribarreek eta besarkadek gure nabigazioan laguntzea nahiko genuke. Horregatik, igandean 12.00etan zuen presentzia espero dugu Itsas Museo inguruan.

Gora Pakea!