PAKEA BIZKAIA erakusketa

2011ko November 18Atzo arratsaldean PAKEA BIZKAIA erakusketa aurkeztu zen Bilboko Foto Ikatz dendan. Bertan erakusten diren argazkien bitartez Unai Basurkok azkenengo urteetan jarraitutako ibilbidea eta gaur egun abian dagoen PAKEA BIZKAIA proiektua aurkeztu nahi dugu.

Foto Ikatz eta Euskaltelen laguntzarekin batera PAKEA BIZKAIAK antolatutako inaugurazio ekitaldia, arratsaldeko 19.30etan hasi eta Bilboko Buenos Aires kalean Foto Ikatzek eta Euskaltelek duten dendan ospatu zen. Unai Basurkoren aurkezpen hitz batzuen ostean, aurreko bi espedizio-itsasaldien irudiak proiektatu ziren, Ipar Lurmuturreko eta Ternuako irudiak hain zuzen ere.

Erakusketa urtarrileko azkenengo egunak arte bertan jarraituko du, ondoren beste hainbat lokaletan erakutsiko delarik. Gainera, atzo bertan ireki zen orrialdean, proiektuarekin zerikusia duten produktuak erosi ahal izateko gune berria.