PLAZENTZIA ETA PLENTZIAREN ARTEKO SENIDETZEA

2012ko March 20Pasa den ostiralean, martxoak 16, Unai Basurko Plentziako udala bisitatu zuen, Isamari Zarauza alkateari Ternua hegoaldean dagoen Placentia herriaren ikurriña emateko asmoz.

Iaz egindako Ternuarako espedizioa baino lehen, Sabino Lauzirica investigatzaileak Placentiako herriarekin harremana hasi zuen. Horrela Pakea Bizkaia abuztuan Placentiara joan zenean, bere ontzilariek herri honetako zinegotziekin elkartu izan ziren, etorkizunean gerta litekeen senidetze baten atari bezala. Topaketa honetan, Unai Basurkok Plentzia herriaren ikurrina eman zion Placentiako alkateordeari.

Bi herrien arteko harremana Sabino Lauziricak egindako ikerketen ondorioa da, urte askotan zehar bi herrien berdintasuna ikertzen egon baita. Berak dioenez, XVI.mendean arrantzaleak Ternua hegoaldera joaten ziren balea ehizatzera, eta badirudi herri honen badiak Plentziako badiarekin zeukan berdintasuna zela eta, izen berdina jarri zioten.