Henri Letellier: “Gure jarraipen interfazea munduari nabigazioa ezagutzera ematen dion zabalik dagoen leiho bat da”.

2013ko January 14Henri Letellier traceMyWayren zuzendari exekutiboa da eta enpresa hori Pakea Bizkaiaren kokapena ezagutarazteaz arduratzen da. Letellierrek azaltzen du enpresa, bere aita Donejakue bidean jarraitzeko beharragatik sortu zela. Pakea Bizkaiatik, belaontzia dagoen lalitudeak direla eta, bere kokapena trasmititzea batzutan ezinezkoa izango dela jakinaratzen dizuegu.

Noiz eta zein helbururekin sortu zen traceMyWay?
Nire aitak Donejakue bidea askotan egiten du. 78 urte ditu jada, baina negu hotzean pirineoak zeharkatzera arriskatzen den ohiko peregrinoa da. Hortaz, bera jarraitzeko nituen satelite ezagupenak martxan jartzea erabaki nuen. Horrela jaio zen traceMyWay to Santiago.

Hasierako proiektua i Weekend Zaragozan irabazle suertatu zen (proiektu horretan ideia berriak aurkezten dira eta 10-20 pertsona artean forma emateko lan egiten dute asteburuan zehar), gero Valentziako CEEItik pasa zen eta aldatzen hasi zen kirol-ekitaldien jarraipenaren aukera kontutan hartuz.
Azkenik, Business Boosterretik pasa ginen, Valentziako enpresa azeleratzaile bat. Bertan proiektua erabat aldatu zen eta kirol-ekitaldien kudeaketa integralean zentratu zen. Businnes Boosterren bigarren ediziotik Business Angelsen finantziazioarekin joan ginen eta enpresa sortu genuen.
traceMyWayren azken garapena kirol-ekitaldien komunikazio-plataforma bat izateko orientazioa hartzea izan da. Ez dugu trackinga ahazten, baina marketinga indartu dugu, geo-gamifikazioa, online salmenta, geokokapena duen edukia edo sare sozialetara esteka egitea.

Pakea Bizkaiaren egungo espedizioan belaontzia kokatuta egoteaz arduratzen zarete. Zein balio partekatzen dituzue gizarte hezkuntza-proiektu honekin?
Talde sortzailea itsas satelite trackingetik dator, hortaz harreman handia dugu mundu horrekin, Pakea Bizkaiaren taldeak bezalaxe. Ingurumenarenganako errespetua ere partekatzen dugu. Guk ez dugu nabigatzen, baina gure jarraipen interfazea mundura zabalik dagoen leiho bat dela pentsatu nahi dugu, nabigazioa ezagutzera ematen duena eta hori maitatzea eta errespetatzea zabaltzen duena. Gainera, traceMyWay gizarte errespontsabilitate korporatiboarekin dago konprometituta eta ahal dugun mailan, proiektu solidarioei ohiartzuna izaten lagundu nahi diegu.

Zein motako gertaeretan ematen duzue zerbitzua?
Gure zerbitzuak outdoorreko edozein kirol ekitaldira daude zuzenduak, bai estropadetara, bai kayakeko zeharbideetara edo distantzia handiko igeriketa frogetara, parapentera, mendi-lasterketetara, kotxe, moto edo quad rallietara edota BTT-tako lehiaketetara. Kalean egiten den edozein jardueran traceMyWayren zerbitzuak erabili ditzake.

Geokokapenaz gain, bestelako zerbitzuak eskaintzen dituzue?
Geokokapen plataforma bezala jaio gara (jarraipena denbora errealean edo tracking bidezkoa), baina orain konpetentziagatik, ezberdintzen gaituzten zenbait zerbitzu eskaintzen ditugu. Adibidez geogamifikazioa. Hau da, interfazean jolas txikiak sartzen ditugu, ekitaldiarenganako interesa handitzeko, bai jarduera burutzen den bitartean eta bai aurretik. Internautek interfazean pasatzen duten denbora handitzen du. Geokokapen edukiak ere lantzen ditugu. Argazkiak, bideoak, testuak edo ahots mezuak txertatu daitezke mapan kirol-jarduerari bizitza gehiago emateko. Online salmenta ere lantzen dugu. Mapan eskaintzak txertatu daitezke eta babesleekin online dendara esteka jarri. Hortaz gain, denbora errealean meteorologi zerbitzua daukagu, izan ere, estazio meteorologikoak ditugu eta mapan haizearen abiadura eta norabidea txertatzeko aukera ematen digu. Oso erabilgarria da, bereziki kostako estropadetan edo Match Race bezalakotan. Sare sozialetara esteka egiten dugu. Ez dugu bakarrik ekitaldiaren antolatzailearen Twitter eta Facebokera esteka egiten, beren Twitter timelinean edo Facebook horman argitaratzeko gai gara. Adibidez, jardueraren eguneratze automatikoak, estropada batean, ontzi bat balizatik pasatzea adibidez.

Zergatik egin duzue apustua kirol-ekitaldi solidarioengatik?
Bi arrazoirengatik. Lehenengoa, aipatu dut lehenago. Gizarte-errespontsabilitate korporatiboarekin konpromezu tinkoa dugu, eta errespontsabilitate hori, kirol-erronka solidarioetan du edukiera handiagoa.
Bigarrena, erabili dezakegun marketingeko armarik handiena delaz zihur gaude, ohiko publizitatea baino eraginkorragoa, bai aldizkarietan eta bai Interneten. Kirol erronkei laguntza ematerako garaian, geure marka eta zerbitzuak ezagutarazteaz gain, aukera teknologikoak balidatzeko aukera ematen digu ere (satélite jarraipen terminal aedo GPRS), serbidore mota edo programazio hizkuntza eta kirol bakoitzaren berezitasunak ezagutzeko aukera.

“Premios Vida 2012” jaso duzue. Zertan datza sari hori?
Sari hori Kantzerraren Kontrako Elkarte Espainiarrak eta Nacho Olmosek eman digute. “Un Camino por Manolo” proiektuan emandako laguntzagatik. Proiektu solidario hori kilometro solidarioak saltzean datza, Elkarteari dohaintza egiteko.

Atrás