LATITUDE epeletarantz

2010ko September 15Espedizioaren helburu garrantzitsuenetariko bat lortuz, Ipar Lurmuturra edota Nordkapp inguratzea, honen ondoren, PAKEA BIZKAIAk eta bere eskifaiak, itzulera hasi dute.

Ipar 71º tik 43ºra, 28º latitude galdu behar dituzte, itzulera konplikatuz. Ezin da ahaztu, mendian bezala, arrakasta ez dela lortzen gailurrera heltzerakoan, baizik eta kanpamendura heltzerakoan. PAKEA BIZKAIA taldearentzako kanpamendua Bilboko portua da, horregatik inoiz baino adiago egon behar dira, etxera ezbeharrik gabe heldu ahal izateko.

Lur muturra inguratu ostean, 35 korapilotako haizeak ez diete hurbileko portuetara sartzen utzi, eta horren ondorioz Viekelselattu deitutako fiordo txiki batean sartu dira errefuxiatzeko. Honetan, ia uretaraino heltzen den glaziar bat topatu dute. Zoritxarrez, glaziarra apurka-apurka urtuz joan da mendeetan zehar eta bakarrik geratzen da egun batean izandakoaren arrastoa.

Eguraldiak aurrerapausoak emateko aukera emango die hurrengo bi egunetan, etxera urreratuz. Hala ere, hirugarren egunerako, hegoaldeko haize indartsuak dakarren borraska bat dator eta honek porturen batean gordetzera behartuko die.