Oihartzun handia jaso du Bernard Stammi emandako laguntza operazioak

2013ko January 16Pakea Bizkaiako tripulazioak Vendée Globeko parte-hartzaile Bernard Stammi emandako laguntzari buruzko albisteak zabalkunde handia izan du munduko osoko hedabideetan. Laguntza operazioa Hornos lurmuturrean izan zen joan den hilaren 9an. Europako hedabideetan izan du albisteak islarik handiena, Frantzian eta Espainian bereziki. Hala ere, Suitzan, Britainia Handian, Alemanian, Belgikan, Italian eta Polonian ere albistearen berri eman zuten. [...]

Pakea Bizkaiako tripulazioak Vendée Globeko parte-hartzaile Bernard Stammi emandako laguntzari buruzko albisteak zabalkunde handia izan du munduko osoko hedabideetan. Laguntza operazioa Hornos lurmuturrean izan zen joan den hilaren 9an.

Europako hedabideetan izan du albisteak islarik handiena, Frantzian eta Espainian bereziki. Hala ere, Suitzan, Britainia Handian, Alemanian, Belgikan, Italian eta Polonian ere albistearen berri eman zuten. Europan ez ezik, beste kontinenteetako hedabideetan ere azaldu dira operazioaren inguruko informazioa: Aljeria, Madagascar, Australia, Mexiko, Peru, Venezuela, Argentina, Kanada eta Amerikako Estatu Batuak. Guztira, 300 agerraldi izan ditu laguntza operazioak prentsan, irratietan, telebistetan eta on line hedabideetan.

Frantziako kasua da aipagarriena. Bertan jarraipen oso handia dauka nabigazioak eta, bereziki, Vendée Globe lehiaketak –belan munduko lehiaketarik garrantzitsuena eta kirol arloan probarik gogorrenetakoa-. Le Parisien eta Le Figaro zabalpen nazionala duten egunkariek, France3 telebista kanal publikoak, SFR Sport kirol hedabideak, eta on line hedabide ugarik islatu zuten Unai Basurkok eta bere tripulazioak Stamm suitzarrari erakutsi zioten elkartasun adierazpena.

Espainian ere Euskadiko hedabideetan argitaratutako albistearen berri eman dute. EFE agentziak, El País eta El Mundoko edizio autonomikoek, RTVEk, EITBk, El Correok, Deiak, El Diario Vascok, Onda Vascak, Garak, Berriak, edota nabigazioan berezituak diren Nauta 360k (Expansión) eta Panorama Náuticok, baita egunkari erregionalek ere, albistea argitaratu dute edo Unai Basurko Pakea Bizkaiako kapitainari elkarrizketa egin diote.

Modu berean, Pakea Bizkaiako proiektuaren webgunea albistea jarraitzen ari zirenentzat erreferente bihurtu zen operazioa prestatu zen egunetan, bi belaontzien posizioa uneoro markatzen zuelako. Hala, hilaren 8tik 11ra, Pakea Bizkaiako webguneak 4.500 bisita jaso zituen Europa osotik.

Atrás