Harrera handia Itsas Azokan

2011ko November 15Unai Basurko eta PAKEA BIZKAIAko taldearen kide batzuk Bartzelonan egon ziren joan den ostegun eta ostiralean, Itsas Azokaren 50. edizioan parte hartzen.

Goizean zehar Unai Basurkok proiektu hezitzailea aurkeztu zuen, Sonya Dolinda Nijhof, BBKko Bartzelonako ordeazkaria eta Iker Basurko, Pakea Bizkaia proiektuaren garapen zuzendariarekin batera. Espero genuen moduan, oso harrera ona izan zuen, bai gonbidatuen artean zein hedabideen artean.

Arratsaldean dokumental berriaren proiekzioa egin zen lehen aldiz, eta goizean bezela, harrera beroa izan zuen partaideen artean. Emisioa amaitzerakoan, Luis Condek, Bartzelonako Itsas Azokaren presidenteak, Basurko zoriondu zuen bere lorpen guztiengatik.

Presidenteak Pakeako koadro bat jaso zuen nabigatzaileran eskutik Azokaren 50. urteurrenagatik. Presidenteak pozik jaso zuen oparia, baita “Unai Basurko eta Pakea Bizkaia proiektua Azokan partehartzeagatik”, gainera, “hurrengo edizioetan ere hemen egotea espero dut”, gehitu zuen.