2012ko February 10Atzo 150 zaletu inguru hurbildu ziren Jauma Mumbruk Barcelona World Race estropadan “We are water” belauntzibarruan izandako esperientzia ezagutzera.
Bere kide izandako Calí Martírekin batera 132 egunetan zehar izandako esperientzia eta abenturen kontakizuna eskeini zien hitzaldira hurbildu ziren guztiei. Anna Corbellari gertatu zitzaion bezala, Jaumerentzat holako mundubira bat betetzea amets bat izan zen, honen barruan beste hainbat amets txikiagoak betetzea lortu zuelarik, hala nola Hornos Lurmuturratik zehar nabigatzea. Hitzaldia eta bideoen proiekzioa bukatu ostean, zaletuek zalantzak argitu eta galderak egin ahal izan zituzten, Jaumak, erakutsitako interesa zela eta eskerrak eman zielarik. Txalo zaparrada bat jaso ostean, Jaumak agurra eman zien guztiei, “Kopako finalean elkar ikusiko gara” esanez.
Ekitaldia bukatu ostean, Bilboko Itsasbide Itsas museoa eta Pakea Bizkaiaren arteko elkarlan akordioa aurkeztu zen. Museoko zuzendaria den Jon Ruigomezek eskerrak eman zizkien Unai Basurko eta Pakea Bizkaia hezkuntza proiektuari, itsas ingurugiroarenganako errespetua eta bela nabigazioaren zaletasuna suspertzen egiten duten lanagatik, azken hau bi erakundeen helburua delarik.