Getxok Kirolaren Europako Hiri modura duen kirol-turismoko eskaintza aurkeztu du Fitur Azokan

2014ko January 23Turismo-produktuen lerro berria aisialdi osasungarriko kirola oinarri hartuta.

Imanol Landa Getxoko alkateak, Inazio Uriarte Turismo Arloko zinegotziak eta Gonzalo Terceño “Pakea Bizkaia”-ren bigarren kapitainak, turismo-paketeen eskaintza aurkeztu dute ostegun honetan Madrilen, Nazioarteko Turismo Azokan (Fitur). Ekitaldian izan dira ere Itziar Epalza, Eusko Jaurlaritzako Komertzio eta Turismoko sailburuordea; Jon Redondo, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirolen zuzendaria; eta, Gabino Martinez de Arenaza, Bizkaiko Foru Aldundiaren Turismo eta Kanpo Sustapenerako zuzendaria. Pakete horiek Getxok kirolaren Europako Hiri modura sustatzen duen aisialdi osasungarriko kirola dute oinarri. Eusko Jaurlaritzarekin koordinatuta egindako aurkezpena erakunde horren stand-ean eginda, eta bertan Euskadiren berezitasunak erakusten dira.

Imanol Landak azaldu du Getxo kirola irrikaz bizi duen udalerria dela, “hirien garapena eta bizi-kalitatea hobeto definitzen duen giza adierazpideetako bat”, azpimarratu du. “Europako sariak, alkateak aipatu duenez, erakundeek, elkarteen sareak eta herritarrek elkarrekin bizi-estilo osasungarri, atsegin baten alde egindako lana berresten du, ingurunea eta pertsonak zaintzen dituztenak. Eta hori guztia, gainera, bertan bizi direnentzat nahiz bisitarientzat aparteko eskaintza batean islatzen da”.

Getxon urtez urte 2.000 lehiaketa baino gehiago egiten dira eta 45.000 pertsonek parte hartzen dute. Haien artean, lehen mailako zenbait ekitaldi nabarmendu behar dira, esaterako: triatloiko Extreme Man Zirkuituko probetako bat, Txirrindularitzako Nazioarteko Zirkuitua eta Punta Galea Challenge-a, Olatu Handien Munduko Zirkuituan dagoen surf-txapelketa eta urtetik urtera kirol horretako zale eta munduko elitearen artean gero eta oihartzun handiagoa duena.

“Gure nabigatzaileak ondo ezagutzen duenez, argitu zuen Getxoko Alkateak, Getxoko kostaldeak eta inguruko hondartzek aukera handiak eskaintzen ditu aisialdi osasungarriko hainbat jardueraz gozatzeko. Hala, Getxoko Turismo Sailak okasio honetarako bela, motordun nabigazio, txirrindularitza edo trekking-ari lotutako bost turismo-pakete prestatu ditu kostalde guztian zehar, gure udalerrira datozen bisitarientzat oso erakargarriak direnak”.

Natura-esparru paregabea
“Pakea Bizkaia” proiektuaren bigarren kapitainak (itsasontziaren hiru espedizioetan nabigatzaile profesionala eta ontzian bigarrena, Unai Basurkoren ondotik, zeinek ezin izan duen azokan izan bere alaba jaio berri delako) nabarmendu zuen Getxok 2014ko Kirol Hiriaren saria jaso izana. “Oso albiste pozgarria izan da. Pakea Bizkaiako talde guztiarentzat ohore bat da Getxoko irudia zabaltzen lagundu ahal izatea, eta jende guztia animatu du gure lurraldea, kultura ezagutzera hurbil dadin, eta are gehiago edozein kirol praktikatuz” adierazi du Treceñok.

“Getxo beti itsasoari begiratu izan dion herria da, erantsi zuen, eta itsas kirolek garrantzia handia izateaz gain, praktikatzaile asko dituzte. Arraunketa, surfa, padelsurfa, igeriketa, bela… guztiak elkarrekin bizi gara eta elkarrekin gozatzen dugu itsasoa, natura eta natura-esparru paregabe batekiko errespetua izanik gure arteko lotura”.

Turismo-produktu bereziak
Kirola ondoen kudeatzen duen Europako hirien sarean sartu ostean, Getxoren sustapenari lotutako produktuen lerro berri bat prestatu da, udalerria kultur helmuga eta helmuga osasungarri modura ikusita.
Proposamenak esperientziak partekatzen uzten duten turismo-produktuetan oinarritzen dira, eragina dutenak, alde batetik, kirol-jarduera adin guztietan orokorra izan dadin, eta bestetik,osasun, integrazio, hezkuntza eta errespetuan oinarritutako ikuspegi bat izaten: jarduera fisikorako eta aisialdi osasungarrirako aukerak.

Informazio gehiago produktuei buruz.

Atrás