GIPUZKOA KOSTAREN AMAIERA

2012ko June 1Pakea Bizkaia atzo bueltatu zen Mutrikutik, azkenengo bi asteak Gipuzkoako herri ezberdinetan pasa ostean.

Beste herrietan bezala Mutrikun ere, eskola umeak etorri zitzaizkigun bisitan, Goizeko Izarra ikastola eta San Miguel de Arcangel ikastetxekoak hain zuzen ere. Ostegunean Amoroto herri eskolako 16 ikasle ere etorri ziren Gipuzkoaldean zeudela aprobetxatuz.

Asteazken arratsaldean ate irekietara herriko jende asko hurbildu zen, beti bezala ontzilarien eskutik belaontzia ezagutzeko asmoz.

Azkenengo bi asteak zoragarriak izan dira Pakea Bizkaiako ontzilarientzat, Gipuzkoan izandako harrera paregabea izan baita.

Mutrikun ateratako argazkien laburpena ikusi  nahi badozu, egin klik hemen.

Hurrengo asteetan, belaontzia Galizian izango da datorren espediziorako belaontzia prestatzen.