Bizkaia Kostaren amaiera

2011ko April 15Bizkaiako kostaldean zehar bi aste egon ondoren, PAKEA BIZKAIA belaontziak Ondarroako portua uzten du etxera bueltatzeko.

Apirilak 1ean Unai Basurko eta eskifaia Santurtzira joan zirenetik, kostaldeko beste hiru herri bisitatu dituzte. Azkenengo hamabost egunotan PAKEA BIZKAIA Santurtzin, Lekeition, Bermeon eta Ondarroan  egon da amarratuta.

Azkenengo bi asteetan 1200 ume inguru bisitatu dute espedizioetarako belaontzia eta hitzartutako bisitetan, dokumentalaren emanaldian parte hartu dute. Arratsaldeetan, interesatutako pertsonak ate irekien jardunaldietara hurbildu dira PAKEA BIZKAIA proiektua ezagutzera.

Hurrengo urteetan PAKEA BIZKAIAK bere hezkuntza proiektua eta ozeanoak zaintzeko beharra helarazteko, Kantauri itsasoan zehar egingo dituen nabigazioetako lehenengoa izan da Bizkaia Kosta.

Hurrengo asteetan, eskifaia eta belaontzia, Groenlandia eta Ternuako espediziorako prestatu behar dira. Espedizio berri honen helburuen artean, hezkuntza proiekturako esperientziak eta bizipenak biltzeaz gain, XVI. mendetik aurrera  Ternuara baleak ehizatzera eta makailaoa arrantzatzera joaten ziren euskal arrantzaleen balentriak oroitzea eta hauei omenaldia egitea dago.