BALEEN FABRIKA

2011ko August 25Atzo, kultura eta ondarearen babesean lan egiten duen Marcia Dutra antropologa portugesak, PAKEA BIZKAIAko ontzilariei harrera egin zien berak zuzentzen duen Hortako aitzinako baleen fabrikan.

Gaur egun berreraiki duten fabrika berezi honek, duela urte gutxirarte nola funtzionatzen zuen erakutsi zien. 1939.an eraikitako eraikuntza hau, 50 urteetan zehar, kaxalotearen zainaren prozesamendurako eta haragiarekin pentsu eta irina fabrikatzeko erabili oi zen.

Laurogeigarren hamarkadan baleen ehiza debekatu eta bukatu zenean, 1984.an eraikuntza hau interes publiko bezala izendatu zuten eta bere ohiko funtzionamendu eta banaketan oinarrituta, bere berreraikitzearekin hasi ziren.

Faial irla inguruan ehizatzen ziren kaxaloteak, fabrikara hurbiltzen ziren eta zuzenean hondartzatik zetorren harrizko tunel batetik igotzen zituzten. Zatitu ostean, koipea labe handi batzuetan egozten zituzten olio edo zaina lortu arte. Soberan zegoen haragi guztia, elikadurarako irinetan eraldatzen zuten prozedura mekaniko baten bitartez.

Gordeta dauden artxiboen arabera, 40 urteetan zehar 15 metro ingurutako 1.940 kaxalote ehizatu eta prozesatu ziren. 1950.a gehien ehizatu zen urtea izan zen 157 ale ehizatu zirelarik. Baina ehizaren beherakada hasi zenean, bakarrik bi kaxalote ehizatzen ziren hala nola 1969. Urtean gertatu zen bezala.

Azores eta Porugaleko gobernuek beren ondare eta historia berriaren zati garrantzitsu hau mantendu nahi izan dute eta gaur egun, balearen ehizaren amaiera eraldatu izan dute, baleen behaketaren, babes eta ikerketaren bitartez, turismoa erakarriz.

Urte askotan zehar balearen ehiza arkipelagoko ekonomiaren ariketa printzipala izan zen, hala ere nahiko arrantza jasangarri bat praktikatu izan zutenez, gaur egun kaxalote ugari bizi dira ur hauetan.