Itsasaldiaren erdian

2011ko June 6Nabigazioaren 7 egun igaro dira eta Pakea Bizkaiak lehenengo itsasaldi honen ekuadorra gainditu du, larunbat gauean hain zuzen ere, popatik 1000 itsas milia inguru utzi zituelarik.

Urtearen sasoi honetan, oso arraroa izaten ari da ontzilariek topatzen ari diren egoera ipar Atlantikoko latitude horietan. Ibilbidearen erdialdean presio baxuak kokatu direnez, hurrengo egunetan ipar-mendebaldeko 15 korapilotako haizeekin nabigatuko dute. Hurrengo astearen erdialdean, antizikloiaren zentrua PAKEA BIZKAIAren gainean kokatuko da, haizeak indar oso gutxi izango duelarik. Ipar-mendebaldeko haize hauek, Groenlandiako haizea ferekatu ostean datozenez, temperaturen jeitsiera nabaria izaten hazi da ontzibarruan eta horren ondorioz eskifaiak arropa teknikoa erabiltzen hasi da.

Kapitainak gauero kontaktatzen du  Rafael del Castillo irratizalearekin onda laburreko irratiaren bitartez, kanariar honek “La rueda de los navegantes” izeneko irrati saioa zuzentzen du. Las Palmas de Gran Canarias-etik Atlantikoan dauden belaontzien jarraipena egiten du, informazio meteorologikoa eta edozein arazo konpontzeko laguntza eskeiniz. Nahi izatekotan, edonork entzun dezake saioa internet bidez gaueko ordubatetik aurrera.

Eskifaia ontzibarruko bizitza eta zaintza sistemara egokitu egin da jada, Itsasoko bizitzara azken finean.