El puerto de Lajes

2011ko August 22Ostiral goizean Flores irlako Lajel portura heldu eta gero, Pakea Bizkaia eta bere tripulazioak, asteburua bertan pasatu dute.

Egun hauetan zehar irlaren paisaiak, hamildegiak, ur jauziak eta orokorrean Atlantikoaren erdian kokatuta dagoen irlaren edertasuna ikusi ahal izan dute.

Atzo bertan Joào Gomes Vixira itsas historian eta antropologian aditua den historialariaren bisita eduki zuten. Joàren iritziz euskaldun arrantzaleak ez ziren Azores irletara etorri baleen bila. Hala eta guztiz ere, ez du ezeztatzen euskal baleontziren bat hona etorri izatea noiz edo noiz geldiune bat egiteko eta agian, baleren bat arrantzatzeko.

Frogatuta dagoena zera da, estatubatuarrak XIX. mendearen erdialdean etorri zirela Azoreseara baleak arrantzatzera, haien bale industria Kanadiar Artikoan eta Ipar-Amerikaren ekialdean ezarri eta gero. Katxaloteen arrantzaz gain, Azores irlak Atlantikoaren erdialdean kokatutako leku estrategiko bat ziren estatubatuarrentzat Europan sartu ahal izateko. Are gehiago, Estatu Batuetako lehen diplomatikoa Faialen egon zen.

Euskaldunek Euskal baleak arrantzatzen zituzten bitartean, estatubatuarrak katxaloteak arrantzatzen zituzten, haien zaina zela eta. Ipar-amerikarrek haien bale industria Azoresen ezarri zuten XIX. mendearen erdialdetik 1950. urterarte, nahiz eta azkenego balea 1982. urtean arrantzatu. Joàren aburuz, espainolak ziren katxaloteen zainaren kontsumitzailerik nagusienak.

Gaur eguerdian, Pakea Bizkaia, Lajeletik irtengo da Faial irlan dagoen Hortara biderantz. Mendebaldeko haizeak bi portuen bitarteko 130 milak burutzeko itsasaldi erosoa izatea espero dute.