Bizkaiko Zubiak Enbaxadore izendatzen du Unai Basurko

2012ko March 6Gaur martxoak 6. eguerdiko 12.00etan, Bizkaiako Zubiak Unai Basurko nabigatzailea enbaxadore izendatu du, bere ibilbidea dela eta.

Unai Basurkorentzat Bizkaiko Zubia monumento bat baino gehiago da, eta beti kontsideratu du Mundurako atea bezala. Horregatik bai txapelketetan zein PAKEA BIZKAIA proiektu hezitzaile berrian, Bizkaiako zubia izan da irteera eta helmuga, esandako moduan, Mundurako eta etxerako atea baita.

Bizkaiako Zubiak Unai Basurkoren keinua eskertu nahi du eta horregatik ospatu da ekitaldi hau. Ekitaldia Unai Basurkok eta Bizkaiko Zubiko kontseilaria Marta Uriarte, aurkeztu dute, eta Gabino Martínez de Arenaza, Bizkaiko Foru Aldundiaren Turismo zuzendaria, Ander Ezkurra, Jesús Abad eta Aitor Intxausti BBKko ordezkariak, Imanol Landa, Getxoko alkatea eta Mikel Torres, Portugaleteko alkatea ere egon dira.

Maria Uriarteketa Unai Basurkok opari bana aldatu dituzte. Gainera, Pakea Bizkaiak bi bideo eman dizkio Unairen ibilbideari buruzkoak, Zubiko itxaron gelan proiektatuko direnak datorren hilabeteetan zehar.