Pakea Bizkaia ABRARA heltzen da

2010ko October 15Espedizio bi hilabete eta erdiren ostean, Pakea Bizkaia eta bere ontzilariak etxera helduko dira hurrengo igandean, urriak 17.

  Abuztuaren 7an Bilbotik Pakea Bizkaia itsasoratu zenetik, hainbat itsasotan zehar nabigatu eta herrialde ezberdinak bisitatu ditu, hala nola Irlanda, Eskozia, Noruega, Danimarka edota Herbeereak.

Igande honetan, goizeko 12ak inguru, Pakea Bizkaia, Bizkaiko zubi azpitik igaroko da, ondoren (12:30) Getxoko Kirol Portuko kortesia pantalanera hurbiltzeko, kapitaintza ondoan. Han harrera sinple baina bero bat eskainiko diegu.

Gonbidatuta zaudete guztiak, horrela belaontzia eta bere tripulazioa gertutik  ezagutzeko aukera izango duzue.

Mila esker hilabete hauetan egindako jarraipenagatik eta ez ahaztu orain Pakea Bizkaia proiektuarekin lurrean jarraituko dugula.