Pakea Bizkaia AMSTERDAM-etik da

2010ko October 13Ipar Europako expedizioaren bukaeran, Pakea Bizkaiak Amsterdam-eko portutik amarrak luzatzen ditu Bizkaiko Gokora gerturatzeko.

 

Ibilaldia nahiko intentsoa izatea espero da, Mantxako Kanalan beti dagoelako itsas-trafiko ugaria. Hurrengo egunetarako aurreikuspen metereologikoak onak dira Ipar eta Iparmendebaldeko haizeak baitaude zonaldean, 15 eta 20 arteko korapiloekin. Honela, Pakea Bizkaiak haize hotz eta oso hotzekin nabigatuko du, eta zeru oskarbiekin.

Oso garrantzitsua da kanala lehen bait lehen pasatzeko aukera aprobetxatzea, urtearen sasoi honetan eta zonalde honetan ez delako oso zaila hego eta hegomendebaldeko haize gogorrekin aurkitzea. Honelako haizeteak ez lioke Pakea Bizkaiari itsasoratzen utziko eta parte metereologiko on baten zain geratu beharko zen porturen batean.