Pakea Bizkaiak Basurtuko Unibertsitate Ospitalea bisitatu du

2013ko September 26Unai Basurko bizkaitar nabigatzailea burutzat duen gizarte hezkuntza-proiektuak irailean zehar ospitale ezberdinetara egin dituen bisitak amaitutzat eman ditu. Horien helburua ospitaleratuta dauden haurrei eguna entretenigarriagoa egitea da itsasoa eta horren bioaniztasuna gerturatuz.

Unai Basurko nabigatzaile bizkaitarrak eta hezkuntza-taldeko parte batek Basurtuko Unibertsitate Ospitalea bisitatu dute. Ekimen hori irailaren 11n hasi zen Donostian eta geroztik, Pakea Bizkaia Gurutzetako eta HUA Txagorritxuko zentroetan izan da ere.

Jarduera horren helburua ospitaleratuta dauden gazteei eguna entretenigarriagoa eta ezberdina egitea da, itsasoa eta bere bioaniztasuna ospitaletara gerturatuz. Gaurkoan, bideo-emanaldian ospitalizatuta ez zeuden pazienteak parte hartu dute ere. Jardueran zehar, Unai Basurkok haurrei zuzentzen zaien bideo didaktikoaren sarrera egiten du. Hori Antartikara egindako espedizioa du ardatzat. Ondoren, hezitzaileen txanda da. Horiek horretan ikusten diren irudiak azaltzen dituzte eta bai haurren eta baita bertaratzen diren gurasoen galderak erantzuteaz arduratzen dira. Horrela, bioaniztasuna, kutsadura eta bela-nabigazioa bezalako gaiak jorratzen dira.

Ekimenak harrera ona izan du eta zentroetako gerenteen, medikuen eta irakasleen esker ona jaso du eta baita Osasun sailburuarena ere, Jon Darponena, alegia. Pakea Bizkaiak ospitaleratuta dauden gazte guztiei agudo sendatzea opa die.

Bisiten argazkiak.

Atrás