Pakea Bizkaia Galizian babestuko da meteorologia hobetu arte

2013ko April 2Getxora datorren igandean iristea espero dute, nahiz eta oraindik goiz den hori baieztatzeko.

Pakea Bizkaia Galizian gelditzea erabaki du Bizkaiko Golkoan iragarritako eguraldi txarra dela eta. Ekialde-sektoreko haize bortitzak euri-jasekin batera, Getxoko Kirol Porturako nabigazioa zaildu behar zuten, horregatik Sadan gelditu dira, Betanzoseko Itsasadarrean. Bertan zai izango dira baldintzak hobetu arte. Oraindik baieztatzeko goiz bada ere, Getxora datorren igandean iristea espero dute.

“Egoera drastikoki aldatu da azken hiru egunetan, izan ere, ekaitz gogor batek gure etorreraren protagonista izatea erabaki du, etxerantz nabigatzea galaraziz”, esan du Pakea Bizkaiako patroiak, Unai Basurkok. “Iragarritako haizeak oso bortitzak dira eta horrez gain, itsaso arroa eta euri-jasa zakarrak eman behar dira. Horiek gure azken 300 miliak ezatseginak egin behar zituzten, hortaz logikarekin eta marinel zentzuarekin bat etorriz, materiala eta tripulatzaileen osasuna babestu beharra dago”, dio patroiak.

Tripulazioa Galizian izango da Bizkaiko Golkoko baldintzak hobetu arte aldeko haizeekin. Orduan, etxerako bideari ekingo diote. Nautika Cadenoten, Pakea Bizkaia gizarte hezkuntza-proiektuaren ohiko laguntzailea, belaontzia aztertzeko aprobetxatuko dute.

Atrás