Pakea Bizkaia bisitatzeko aukera izango da Dibertigarrian

2012ko September 18Irailaren 21etik 23ra

Pakea Bizkaiak “Dibertigarria – Itsasadarreko Itsasoko Ferian” parte hartuko du asteburuan zehar. El Correok antolatutako ekitaldia da hori, eta Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutakoa. Irailaren 21etik 23ra Bilboko Itsas Museoaren zabaldegian ospatuko da. Unai Basurkok gizarte hezitzaile-proiektuari buruz diahardun dokumentala, “Pakea Bizkaia. De la Competición a la educación”, aukeztuko du ostiralean 20:00etan Itsas Museoko Auditoriumean. Eserlekuak mugatuak dira, hortaz lekua gordetzeko idatzi info@pakeabizkaia.com helbidera edo deitu 94 491 35 96 telefonora.

Horrez gain, Pakea Bizkaia itsasontzia bisitatzeko aukera izango da, Antartikarako espedizioan abiatu aurretik. Ostiralean 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatean eta igandean berriz 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Dibertigarriak ekitaldiaren asmoa itsasadarra hirian eta bilbotarren bizitzan integratzea da, eta horretarako Pakea Bizkaiaren jarduerez gain, beste hainbat antolatu dira. Horrela, beste gauzen artean, euskaldun jatorrizko atunketari bat bisitatzeko aukera izango da, hala nola itsas-jokoetan parte hartzeko edo arratzan ikasteko aukera.

Programa kontsultatu