Pakea Bizkaia bisitatzeko aukera izango da Dibertigarrian

2013ko September 20Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko zabalgunean, irailaren 20tik (ostirala) 22ra (igandea).

El Correok Dibertigarria- Itsasadarreko Itsasoko Feria-ekitaldirako hainbat jarduera antolatu ditu ostiral honetatik, hilaren 20a, igande arte, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren zabalgunean. Horien artean, Pakea Bizkaia belaontzia bisitatzeko aukera izango da eta baita haurrei zuzendutako bideo-emanaldi bat ikustekoa ere.

Bisitak ondorengo ordutegian egingo dira: ostiral arratsalde honetan 17.00etatik-20.00etara, larunbat eta idandean 12.00-14.00 bitartean eta 17.00etatik 20.00etara. Dagoeneko hiru espedizio burutu dituen ontzian (Ipar Lurmuturra, Groenlandia-Ternua eta Antartika) hezitzaileak eta tripulatzaileak izango dira. Bertara gerturatzen direnei belaontzia erakutsiko diete, hala nola, ontziko bizitza eta nabigazioen batazbestekoak azaldu.

Horrez gain, larunbatean 13.00etan, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko auditoriumean hirugarren espedizioaren bideoa proiektatuko da. Hori 6-12 bitarteko haurrei dago zuzenduta eta Hezkuntza koordinatzailearen, Andrea Ruizen, gidaritzapean, itsas bioaniztasuna, kutsadura eta nabigazioa bezalako gaiak jorratuko dira.

Argazkiak: El Correo

Atrás