Pakea Bizkaia biodibertsitatearen grabazioan jarriko du arreta berezia Puerto Madrynen

2012ko December 7Pakea Bizkaiari ostiral honetan Etorritakoengatik Euskal Etxeak, Atlantiko Sud Talde Nautikoak, Patagonia Natural Fundazioak eta Ecocentro Fundazioak egingo diote harrera Almirante Storni kaian.

Pakea Bizkaiari ostiral honetan Etorritakoengatik Euskal Etxeak, Atlantiko Sud Talde Nautikoak, Patagonia Natural Fundazioak eta Ecocentro Fundazioak egingo diote harrera Almirante Storni kaian.

Larunbatean arratsaldeko 18:00etan Ecocentron hitzaldi irekia izango da eta igandean 10.00etatik 12.00etara, ate irekien eguna egingo da hiritarrentzat belaontzian. Belaontzia Luis Piedrabuena kaian egongo da.

Igandetik aurrera, tripulazioa gune horretako biodibertsitatea grabatzen emango du denbora eta ostegunean Punta Arenaserantz (Chile) abiatuko dira. 1999an Uneskok Gizateriaren Ondare izendatu zuen Penintsila Valdeserako atea da Puerto Madryn.

Penintsula Valdesek bale franko australen populazio ugaltzaile handiena jasotzen du. Erregioak sei erreserba natural ditu eta baleak ikuskatzeko planetako lekurik garrantzitsuenetakoa da. Horiez gain, izurdeak, Cephalorhynchus commersonii izurdea, pinguinoak, itsas elefanteak eta hainbat hegazti ikusi daitezke, besteak beste.

Atrás