Pakea Bizkaia Ekuatorerantz abiatu da

2013ko March 1Ekuatorera iristeko 1.700 milia inguruko distantzia dute.

Pakea Bizkaia Ekuatorerantz nabigatzen ari da eta Montevideotik abiatu zenez geroztik astebete darama itsasoan. Zeharkaldiaren hasieran, haize nagusiak intentsitate eskasekoak izan ziren. Horrek belaontzia Río de la Platatik ozeano Atlantikorantz poliki gerturatzea ekarri zuen.

Hirugarren egunean, iparreko haize bortitzek ontzia ozeanorantz gerturatzen lagundu zuten. Geroz eta ekialderagoko longitudeetan kokatu ziren, gero mendebaldeko haizeekin latitudea irabaziz. Lehenengo aste hau oso erabilgarria izan zaie tripulatzaile guztiei ontzira girotzeko eta belaontziko xehetasun txikiak hobetzeko.

Gaur, ostirala, tenperatura ona dago, bai urarena -24 gradu- bai kanpokoa -27 gradu-, eta eguna eguzkitsua da. Tripulatzaileek ur gazi ontziekin dutxa bat hartu dute eta gero 4 litro ur gozo erabili ditu bakoitzak dutxa amaitzeko. Denek eskertu dute eta kapitainarekin izandako asteroko bileraren ondoren, hurrengo nabigazio astea ezarri da. Horretan hego-ekialdeko alisioen bilaketa izango da garrantzitsua. Haize horiek lagungarriak izango dira datorren astearen amaieran Ekuatorera azkar gerturatzeko. Momentu hauetan 1700 milia inguruko distantzia dute Ekuatorera.

Atrás