Pazko Astearen erdialdean iristea espero du Pakea Bizkaiak

2013ko March 22Biharko iragarrita dagoen haize aldaketa dela eta, belaontzia Galiziako kostaldera gerturatuko da apurka-apurka. Dena ondo bidean, apirilaren 2 edo 3an etxean izango da Pakea Bizkaia.

Biharko iragarrita dagoen haize aldaketa dela eta, belaontzia Galiziako kostaldera gerturatuko da apurka-apurka. Dena ondo bidean, Pazko Astearen erdialdean etxean izango da Pakea Bizkaia.

Eguraldiaren biharko aurreikuspena kontuan hartuta, Pakea Bizkaiaren nabigazioa aldatuko da. Azken zortzi egunotan eta 1.200 itsas-milietan, haize alisioen kontra hautsian nabigatu du belaontzia, baina dagoeneko ipar-ekialdeko 15 eta 25 arteko korapiloko haizeak eragiten zituen antizikloiaren erdigunera iritsi da Pakea Bizkaia. Horren ondorioz, haizearen norabidea aldatuko da.

Larunbatetik iganderako 24 orduetan, haize gutxi ibiliko da. Hala izanik, tripulazioko kideek itasontziaren osagai guztiak aztertuko dituzte datorren nabigazioari aurre egiteko prest egoteko.

Larunbat gauetik igandera, berriro ere nabigatzen jarraitzeko asmoa dute, oraingoan hegoaldetik eta mendebaldetik datozen haizeek lagunduta. Pakearen iparraldean kokatutako ekaitz batek eta hegoaldean duen antizikloiak eragiten dituzte haize horiek.

Haize horiek aste osoan lagunduko dute Pakea Bizkaia Galiziako kostaldera hurbiltzen. Haize horiek jarraitzen badute, Pazko Astearen erdialdean iritsiko da Euskadira Pakea Bizkaia.

Atrás