Pakea Bizkaia Durangoko Azokaren 47.edizioan izango da

2012ko December 5Pakea Bizkaiak txoko bat izango du Durangoko Udaleko standean.

Iker Basurko, director de desarrollo del Pakea Bizkaia, Fernan Ruiz, del departamento de Euskera del Ayuntamiento de Durango y Olatz Unibaso, trabajadora del puesto del Ayuntamiento en la Feria.Pakea Bizkaia proiektua Gerediaga Elkarteak antolatzen duen Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 47.edizioan izango da. Azokak Durangoko Landako gunean du leku urtero.

Abenduaren 6tik (osteguna) 9 arte (igandea), Pakea Bizkaiak txoko bat izango du urtero euskal kulturak duen hitzordu garrantzitsu horretan, hain zuzen ere, Durangoko Udaleko standean. Bertan “De la competición a la Educación” eta “Groenlandia-Ternua espedizioa”-ren DVDak eskuratu daitezke. Azken hori, Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldian (Zinebi) estreinatu zen.

Pakea Bizkaiaren dokumentalak 5 eurotan daude salgai, 3 eurotan Kutxabankeko bezeroentzat. Horrez gain, gizarte hezkuntza-proiektuaren 2013.urteko egutegia dohainik banatuko da.

Pakea Bizkaiak Durangoko Udalari bere standean txoko bat utzi izana eskertu nahi dio. Standa Azokako informazio-gunetik gertu izango da. Pakea Bizkaia belaontzia, Antartika helmugatzat duen espedizioa burutzen ari da, eta bueltan Montevideon (Uruguai) geldialdia egin behar du. Hiri horrek fundatzailetzat Durangoko Bruno Mauricio de Zabala izan zuen 1726.urtean.

Azoka 10.30etatik 20:00ak arte bisitatu daiteke.

Argazkian, Iker Basurko, Pakea Bizkaiaren Garapen zuzendaria, Fernan Ruiz, Durangoko Udaleko Euskara Saileko teknikaria eta Olatz Unibaso, Udalaren postuko langilea Azokan.

Atrás